Etxea, berez, “borda” tradizional bat da (landa-eremuan, nekazaritza- eta artzaintza lanak egiteko eraikia), 2023an erabat zaharberritua landa-ostatu gisa.
Taldeendako, 18 plaza
Etxea osorik alokatzen da eta 18 lagunendako tokia du, beraz, talde eta familiendako aproposa da.
Paisaia idilikoa
Iribarrengoa Baztandako Orabidea auzoan dago. Leku isolatu eta bukolikoa da, baina autoz ongi iristen da bertara.
Etxeko argazki gehiago gure irudi-galerian
Osoa
18 plaza
Isolatua
Wifi
Animaliak: galdetu
Lorategia
Zerbitzuak
Instalazioak
9 logela bikoitz, denak komun pribatuarekin.
Sukaldea tresneria osoarekin.
Egongela-jangela zabala lurreko-su eta telebistarekin.
Joko-gela futbolin eta ping-pong mahaiarekin.
Terraza.
Gorape estalia barbakoarekin.
Lorategia zalanburuekin.
Aparkaleku pribatua.
Doako wifia.
Animaliak: galdetu.
Gainera...
Bertze zerbitzuak
Etxeko egonaldian, honako zerbitzu osagarri hauek eskaintzen ditugu: